Hizkuntza-eskubideen egoeraren gainbeherari buruzko kezka helarazi dio Behatokiak Nafarroako Arartekoari
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Nafarroako Ararteko Fco. Javier Eneriz jaunari urteko txos-tenaren berri eman dio gaur goizean erakunde horretako ordezkariekin izandako bilkuran: “Behatokiak, ohiko duen moduan, herritarren bizipenetan oinarritutako diagnostikoa helarazi nahi izan dio, nafarren eskubideen zaintzarako Parlamentuak sortutako erakundeari” azaldu du Paul Bilbao Behatokiko zuzendariak.
Bilbaok kezka agertu nahi izan dio Arartekoari, hain zuzen ere, onartezina da urterik urte Na-farroako Gobernuak egun indarrean dagoen lege murritzari ere erreparatzen ez diolako: “Ez da normala Gobernu batek esparru baten inguruko kexak behin eta berriz jasotzea, eta gertaera horiei irtenbiderik ez ematea sistematikoki”, azaldu du Bilbok. Izan ere, kontuan izan behar dugu Behatokiak herritarrek pairatutako hizkuntza-eskubideen urraketa ugari helarazi dizkiola Arartekoari 2008 urtean zehar. “Ezin ahantz dezakegu Behatokiak helarazitako kexei esker Arartekoaren txostenean hizkuntza-eskubideekin lotutako kexek guztien %5,7 egin dutela.” gogorarazi du Behatokiko zuzendariak.
Hartara, egoera honek Nafarroako Gobernuaren utzikeria besterik islatzen ez duela azpima-rratu du Bilbaok “Nola ulertu egoeraren aurrean neurri eraginkorrik hartu ez izana?”. Behato-kiak beti adierazi du Nafarroan legeria bera dela eskubide-urraketak ahalbidetzen dituena, “hala ere, gutxienekoak errespetatu ere ez ditu egiten Nafarroako Gobernuak”
2008 urtean jasotako kasuen berri zuzena eman dio Enérizi Paul Bilbaok, eta horretarako Na-farroako Administrazioei helarazitako kexei buruzko eranskina jarri du Arartekoaren esku. Ha-laber, gogorarazi egin dio Nafarroako Gobernuak, Euskal Herriko beste gobernuek bezala, eskubideen urraketak naturalizatu egin dituela. Kontuan hartzekoa da aurten ere Euskararen telefonora iritsi diren kexa gehienak, %39,29 hain zuzen ere, Nafarroako herritarrek egin dituz-tela. Horrekin batera, Behatokiak agerian jarri nahi izan du Nafarroako Gobernua izan dela kexa gehien jaso dituen erakundea, eta OSASUNBIDEAn gertatu direla hizkuntza-eskubide urraketa gehienak. “Antza, Nafar euskaldunok ez dugu osasun-asistentzia duinerako eskubi-dea” adierazi du Bilbaok.
Bukatzeko, Behatokiak begi onez ikusi du Parlamentutik Arartekoari 2010erako Administrazio Publikoetako elebitasun eta Nafarroako herritarren hizkuntza-eskubideen egoeraren gaineko txostena egi-teko eskaera. Horren harira Behatokia prest agertu da herritarren eskubide-urraketak sistemati-koki helarazteko “herritarren hizkuntza-eskubide urraketa guzti-guztiak helaraziko dizkiogu herritarrari, baina horretarako ezinbestekoa da herritarrek urraketen aurrera jarrera aktiboa hartu eta Behatokira jotzea” gaineratu du Bilbaok.