Behatokia EAEko Arartekoarekin

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak urteko txostena instituzioetako arduradunei aurkez-teko beste pauso bat eman du. Dagoeneko, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzrodea-rekin, Nafarroako Arartekoarekin eta Euskararibidearekin bildu dira. Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok bilera egin du gaur goizean EAEko Arartekoa den Iñigo Lamarkarekin. “Herrita-rrek emandako datuekin egindako egoeraren diagnosiaren berri eman nahi dugu”, azaldu du zuzendariak.
2007 urtean jasotako kasuen berri zuzena eman dio Arartekoari Behatokiko zuzenda-riak, eta horretarako Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioei helarazitako kexei buruzko eranskina jarri du Iñigo Lamarkaren esku.
Aurten Euskararen telefonoan jasotako kexa asko EAEko Administrazioei zuzendu zaizkie, hain zuzen ere 254 kexa: 129 Eusko Jaurlaritzara, 30 Foru Aldundietara eta 95 EAEko udaletara bideratutakoak. Izan ere, Paul Bilbaok gogorarazi duen moduan, hizkuntza-eskubideen urraketak naturalizatu egin ditu gobernuak. Horretaz gain, inoiz baino kexa ge-hiago jaso dira euskararen telefonoan.
Horretaz gain, Behatokiak gogoratu du EAEko Administrazioei ez ezik, Espainiako Administrazioari ere hainbat kexa helarazi dizkiola. Guztira, EAEko herritarrek 548 espediente helarazi dizkio Hizkuntz Eskubideen Behatokiari.
Behatokiko zuzendariak progresibotasun-eza azpimarratu du, eskubide-urraketa batzuk urtetik urtera errepikatzen baitira. Zuzendariaren hitzetan “Administrazioek progresibotasuna-ren edota arian-arian bezalako aitzakien bidez eskubideen urraketak betikotzea eragiten dute”. Bestalde, eremu sozioekonomikoari dagokionez, EAEko kontsumitzaileen legea garatzeko dekretuak ez dituztela abian jarri esan dio Bilbaok Arartekoari.