Behatokia Nafarroako Arartekoarekin
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak hasiera eman dio urteko txostena instituzioetako ar-duradunei aurkezteari. Horrela, Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok bilera egin du gaur goizean Nafarroako Ararteko Francisco Javier Enériz Olaechearekin. “Herritarrek emandako datuekin egindako egoeraren diagnosiaren berri eman nahi dugu”, azaldu du zuzendariak.
2007 urtean jasotako kasuen berri zuzena eman dio Enérizi Paul Bilbaok, eta horreta-rako Nafarroako Administrazioei helarazitako kexei buruzko eranskina jarri du Arartekoaren esku. Halaber, gogorarazi egin dio Nafarroako Gobernuak, Euskal Herriko beste gobernuek bezala, eskubideen urraketak naturalizatu egin dituela. Kontuan hartzekoa da, aurten euskara-ren telefonora iritsi diren kexa gehienak, %39 hain zuzen ere, Nafarroako herritarrek egin di-tuztela. Honetaz gain, kexa kopurua hazi egin dela gogorarazi du Behatokiko zuzendariak. Na-farroako Gobernuak esaterako, inoiz baino kexa gehiago jaso ditu 2007an.
Horren harira, Behatokiak Nafarroako Gobernuak agertzen duen jarrerarekin duen kezka helarazi dio Arartekoari: “Zoritxarrez, ohiko bihurtu da legeak eta dekretu murritzek eskaintzen dituzten aukera txikiei ere muzin egitea, eta azkenean naturalizatu egiten dira hiz-kuntza-eskubideen eta legeen urraketak”.
Eremu sozioekonomikoari dagokionez, Behatokiko zuzendariak Nafarroako Gober-nuaren jarrera erabat diskriminatzailea dela helarazi dio Enériz jaunari: “Ordenamendu juridi-koan ez ditu nafar euskaldunen kontsumitzaile-eskubideak kontuan hartu, eta ondorioz, enpre-sek eremu ez-euskaldun bihurtu dute Nafarroa osoa”. Horren harira interes orokorreko zerbi-tzuak eskaintzen dituzten enpresen adibideak jarri ditu Behatokiak haren esku.
Lehen bilera honekin Behatokiak hasiera eman dio urteroko bilera-hitzorduei txostena-ren aurkezpena egiteko. Hurrengo asteotan beste hainbat erakundetako ordezkariei ere urteko txostenak zer eman duen azalduko die Behatokiak zuzenean “Administrazioentzat tresna biziki interesgarria da Behatokiaren txostena, izan ere, herritarrek zuzenean pairatutako eskubideen urraketak izanik, horien konponbiderako mekanismoez hausnartzeko aukera eskaintzen du” adierazi du Bilbaok.