Betirako urratuko al dira hizkuntza-eskubideak Foruzaingoan?
Foruzaingoaren plantilan 101 agente berri sartu dira, eta horren inguruan Behatokiak herrita-rren hizkuntza-eskubideei muzin egin izana salatu nahi du. Izan ere, “egun Foruzaingoen plantila osa-tzen duten 900 lanpostuetatik batek ere ez du euskararen derrigorrezko ezagutzarik”, adierazi du Paul Bilbaok, Behatokiko zuzendariak.
Behatokiko zuzendariak gogoratu duenez, aurten bi polizia-etxe zabaldu dituzte legeak ezarri-tako eremu euskaldunean, Elizondon eta Altsasun hain zuzen ere. Polizia-etxe horietako lanpostu ba-tean ere ez da derrigorrezkoa euskararen ezagutza, eta beraz, ez dago bermatuta Nafarroako legeak herri horietako biztanleei euskara baliatzeko aitortzen dien eskubidea. “Egun indarrean dagoen arau-diak herritarren artean bereizkeria eragiteaz gain, legeak aitortzen dituen hizkuntza-eskubideak berma-tzeko inolako neurririk ez dute hartu nahi izan”, azaldu du Bilbaok.
Horren harira Behatokiak gogorarazi nahi izan du euskara ikasi nahi izan duten Foruzainei ez zaiela inolako erraztasunik eman, eta lan-orduetan ikasteko baimena ukatu izan zaiela. Hartara: “Urra-ketak ahalbidetuko dituzten langileak kontratatu, eta herritarren zerbitzu egokia emateko trebakuntza ukatu. Aldiz, ingelesa ikasteko arazorik ez dute”, gaineratu du Bilbaok.
Gogoratu behar dugu berriki Espainiako Auzitegi Gorenak epaia eman duela Nafarroako ad-ministrazioko langileei euskararen derrigorrezko ezagutza diskriminatzailea ez dela berresteko. “Hala ere, Nafarroako Gobernuak Gorenaren erabakiei muzin egiten jarraitzen du”, gaineratu du Paul Bilbaok.